XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Beno, prolemarik kezkagarriena konpondu diagu - esan zuen Julenek -.

Beheko jakigelara ere joan behar diagu ogi eta opil bila.

- Eta ura? Urik ba al zegon uhartean?.

- Baietz uste diat.

- Han bazegok potzu bat, eta balde bat eramanez gero, nahiko ur izango diagu.

- Nik, badaezpada ere urontzi bat neraman, baina orain denok goazenez, hiru bat ontzi eraman beharko ditiagu - zioen Gorkak -.

- Nik bazekiat non aurki genitzakeen horrelako ontziak.

Ontziak hartu eta ur preskoz bete zituzten eta zakuen ondoan utzi.

Hunkigarria zen benetan gauza hauek guztiak gau erdian egitea.

Ane kurrixkari * kurrixka: deiadar eutsi ezinik zegoen eta harritzekoa, Tim, berriz, isilik.

Jakigelan, egin berria zegoen opil mordoxka aurkitu zuten.

Haragi-opil bat ere hartu zuten eta Tim haragi usainaren atzetik zebilenez, Julenek errieta egin zion.

- Zerbait berotu nahi badugu, txalupan zeukeat labexka bat.

- Horregatik erosi nian alkohol metilikoa.

- Ez zenekitela?- zioen Gorkak -. Eta pospoloak labexka *labexka: labe txiki erabilkorra pizteko.

- Argi egiteko zer hartuko dugu? Linternak ez dituk nahikoa eta kandelak ere hartu egingo ditiagu.